Beti sentitu izan dut musikarekiko eta gitarrista handiekiko maitasuna. Gitarren soinuak sortutako lilura zela eta, txikitatik jakin nuen huraxe jo nahi nuela. 13 urterekin nire lehen instrumentrua oparitu zidaten. Soken posizioa aldatu behar izan nuen, ezkerra naizelako. Baldintza horrek, hasiera batean eragozpena zenak, ekarri nau honaino.
Dena ez zen erraza izan. Ezkerra izateak zaildu egiten zidan nire gustu estetiko zein soinudunetara egokitzen ziren musika-tresnak eskuratzea, eta erabakigarria izan zen nire lehen gitarra eraikitzen hasteko, nire anaia ebanistaren laguntzarekin. Esperientzia eraldatzailea izan zen, eta handik benetako harribitixi bat atera zen, erabat artisau-erakoa, intxaur egurrezkoa, gaur egun altxor gisa gordetzen dudana.
Ikaskuntza, adore eta ahaleginez betetako urteak izan dira, ni prestatu eta Zarautzen neure luthier tailerra antolatzeko ernamuina.
Hori izan zen abiapuntua eta, ondo egindako lanarekiko dedikazio eta grina handiaren bitartez, beti egon nahi izan dudan tokian nago. Eta urte askoan harizko instrumentuak konpontzen, doitzen eta kustomizatzen aritu ondoren, AND. GUITARS sortu dut, nire instrumentu bilduma.
Azken finean, irmotasunaren, ilusioaren eta, batez ere, musikarekiko maitasunaren emaitza da.
AND. gitarrak bakarrak eta esklusiboak dira, artisau-eran eginak eta bakoitza bere historiarekin, moztu, leundu, bernizatu eta egokituak, arimadun tresna doituak.
Azken 37 urte hauetan hainbat proiektutan parte hartu izan dut, musikaz gozatuz. ESTIGIA (1985etik gaur arte) izan da nire asmo eta lan nagusia, erabat identifikatuta sentiarazi nauena. Beste bat NORK! izan zen! (1999-2002)
Denbora tarte horretan, beste proiektu batzuetan parte hartzeko zortea eta plazera ere izan dut:
Asier Serrano (2000-2005)
ERASO! (2004-2012)
BARRICADA (2010 – 2013)
© 2022 AND GUITARS. ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA. PRIBATUTASUN POLITIKA · COOKIEN POLITIKA · LEGE OHARRA
Visual Branding & Technology by BALORE DIGITAL MEDIA
© 2022 AND Guitars. ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA.
Visual Branding & Technology by BALORE DIGITAL MEDIA